Sorgin ehizan arituko den Mari protagonista dela, mundu magikoak eta errealak bat egingo dute euskal mitologiarekin lotura duen fikziozko telesail honetan. Lagun talde berezi bat sortuko du Marik sorginen aurka borrokatzeko, gizartea zainduz. Bidean zailtasun ugari aurkituko dituzte, ez da batere erraza izango sorginei aurre egitea. El mundo mágico y el real se fusionan en esta serie de ficción con vínculos a la mitología vasca, protagonizada por Mari, quien se embarca en una cacería de brujas. Mari crea un grupo especial de amigos para luchar contra las brujas y proteger a la sociedad. Encontrarán muchas dificultades en el camino, y no será fácil luchar contra ellas.
S1 E1 • 16/5/2025
Mari berria da herrian eta eskolan, eta hasieratik nabarmentzen da: jarrera ausarta du eta beste ikasleekiko nahiko desberdina da. Berehala ezagutuko du Irene, eta hark Marirengan aurkituko du ezagutzen ez zuen babes eta sendotasun mota bat. Karmele, gorputz-hezkuntzako irakaslea, azkar jabetuko da Mariren presentziaz eta adi-adi ibiliko da haren inguruan…
Reparto destacado